Gorriztaran Leitzako (Nafarroa) herrigunearen ingurualdean dagoen bost auzoetakoa da, baserri eremukoa.
San Migel eliza Nafarroako Leitza udalerrian dagoen eliza bat da. Done Mikel-i sagaratua dago.
Santa Krutz baseliza, herri hizkeran Santa Kutz baseliza, Nafarroako Leitza udalerrian dagoen baseliza bat da. Herrigunearen ekialdean dagoen muino baten gainean dago, 678 metroko garaieran.
Baztarla edo Baztarrola gaina Nafarroako Leitza udalerriaren iparraldean dagoen mendi bat da. Gailurrean errepetidore baten antena bat dago, bertatik Leitzako herrigunea nahiz inguruko paisaiaren ikuspegi bikainaz goza daiteke. Eguzkizko Muñoa mendilerroan dago.
Eguzkizko muinoa, batzutan Eguzkiko muinoa edota Iguzkikomuñoa gisa idatzia ere agertzen da, Nafarroako Leitza udalerriaren ipar-ekialdean dagoen mendi bat da, Ezkurra mendatearen alboan. Eguzkizko Muñoa mendilerroan dago.
Altzegi, Nafarroa topa dezakegun euskal mendia da. Altzegi mendia, Altzadi bezala ere ezagutua, 1019 altuera duen eta Nafarroa probintzian topatzen den mendi bat da.
Leitza ([leits̻a]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. Iruñeko merindadean dago kokatuta, Leitzaldea izeneko eskualdean. Gipuzkoarekin egiten du muga eta inguruko herririk handiena da Leitza.